Zein da 'arrastaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'burutik beherakue' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'arrastaie' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Arrastaie' hitzaren esanahia da urradura.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «Txikitten bizikletatik eroi ta eundoko arrastaie eiñ nun belaunin».

Euskara batuan: «Txikitan bizikletatik erori eta egundoko urradura egin nuen belaunean».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide