Segurtasuna bermatzeko, «ezinbestekoa» da PSE-EErentzat Aizpurutxon oinezkoentzako bidea eraikitzea

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 18a, 12:21

Janire Igoa Azkoitiko alderdi sozialistaren bozeramailea.

Azkoitiko PSE-EEk baietsi du Aizpurutxoko oinezkoen bidea eraikitzea «hobekuntza handia» izango dela herriarentzat. 2020aren hasieran hasiko dituzte lanak, joan den asteartean Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu koalizioaren batzordeak horrela onartuta.

Janire Igoa PSE-EEren Azkoitiko bozeramaileak ohar bidez adierazi du, proiektuaren helburua dela «ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoena banatzea, horrela bertako bizilagunen segurtasuna nabarmen hobetuz». «Urola Garaian eta Urola Erdian askotan eskatu den lana dela gaineratu du Igoak, bidea nahitaezkoa delako Zumarragako ospitalera edota lanera joateko», azaldu du Igoak.

Alderdi sozialistako bozeramaileak nabarmendu du, «jarduketa behar-beharrezkoa» dela, bidea egiten duten «bizilagunen kopurua handia» delako. «Egun ez dago oinezkoentzako espaziorik, horrek oinezkoentzat eta ibilgailuen gidarientzat dakarren arriskuarekin», azaldu du. Halaber, azpimarratu du egunero ia 3.300 ibilgailuk zeharkatzen dutela bidea, eta horietatik %10 ibilgailu astunak direla.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide