Azkoitiko erretiratuek Zugarramurdi eta Bera Nafarroako herriak bisitatu zituzten atzo, asteazkena. 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren alboko geltoki paretik abiatu ziren autobusez. Zugarramurdira joan ziren lehenik eta hamarretakoa egin zuten han. Zugarramurdiko haitzuloak ere bisitatu zituzten. Bazkaria, berriz, Beran egin zuten. Azkenik, Hondarribian egin zuten geldialdia. Guztira 92 lagunek parte hartu zuten Plaza Ondo elkarteak antolatutako bidaian.