Aurrera jarraitzen du Uztaila Jolasean udalekuak

Maxixatzen.eus

Haurrak, margotzen. (Argazkia: Uztaila Jolasean)

Aurrera jarraitzen du Uztaila Jolasean udaleku irekiak. HHkoei planak trakestu eta tenperekin margotu zuten. LHkoak, berriz, Ipintzan izan ziren jolasak egiteko.

HHkoak, Gamarrara abiatu ziren autobusean, baina bidean arazotxo bat izan zutenez, bertan geratu behar izan zuten jolasean. Lehenbizi, autobusa konpontzeko, tenperekin margotu zuten. Ondoren, opilak jan eta pare bat dantza egin ondoren, ur jolasetarako prestatu ziren. Hainbat jolasetan aritu zirengiroan sartzeko, eta bukaera emateko, ur gerra erraldoi bat egin zuten. Busti-busti eginda zeudenez, aldatu eta etxera joan ziren.

LHkoak, berriz, Bala pum haruntz eguna izan zuten. Bala pertsonen moduan ziztu bizian Ipintzara iritsi ziren. Bertan, zirkuko partaideek egiten dutenaren antzera, asanblada txiki bat izan zuten. Horrela denon artean eta denen iritziak errespetatuta egin beharreko jolasak pentsatu eta aukeratu zituzten. Jolasak egin ondoren, berriz ere, ziztu bizian itzuli ziren.

Ikusi argazki guztiak

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide