I. Ikasle Egune egingo dute zapatuan Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 16a, 09:10

Hitzaldia, bazkaria eta kontzertuak izango dira Matadeixen, eguerditik iluntzera bitartean.

Azkoitiko Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, I. Ikasle Egune ospatuko dute datorren zapatuan, uztailak 20, Matadeixen. 12:00etan hasiko dute eguna, Itaiaren eta festa ereduaren inguruko hitzaldiarekin. 14:30ean egingo dute bazkaria, eta 17:00etan kontzertuen emanaldia izango da Matadeiko agertokian. Istilu, Hell Riders eta Sofokaos taldeen doinuak entzun ahalko dira.

Bazkarirako eta kontzertuetarako zortzi euroko sarrera jarri dute. Aldiz, kontzertuak bakarrik zuzenean jarraitzeko sarrera sei euro izango da. Bazkarirako izena ematea nahitaezkoa izango da, eta horretarako azkottikoia@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo Instagrameko @azkottikoia kontuari zuzeneko mezua idatzi beharko zaio.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide