Ostiralean, zapatuan eta igandean, Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatu dute juniorrek, absolutuek eta igeriketa egokituko igerilariek. Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan jokatu dute txapelketa, eta Maialen Sudupe igerilari azkoitiarrak maila bikaina eman du. 200 metro bizkar proban junior mailako txapelketa irabazi zuen, eta bigarren sailkatu zen absolutu mailan. 50eko eta 100eko bizkar probetan, berriz, junior eta absolutu mailako txapelak lortu ditu. Bizkar estiloaz gain, 50 metroko tximeleta estiloan ere junior mailako txapeldun bilakatu zen azkoitiarra.