Jokin Sudupe eta Joanes Davila, hirugarren Espainiako txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 15a, 10:10

Sudupe, erdian; Davila, bere eskuinean.

Jokin Sudupe eta Joanes Davila Orion elkarteko arrantzale azkoitiarrak hirugarren sailkatu ziren euskal selekzioarekin Espainiako txapelketan.

Euli Salmonido Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan, Burgosko Arlanzon ibaian (Espainia) eta Jokin Sudupe eta Joanes Davila Orion elkarteko arrantzale azkoitiarrak hirugarren sailkatu dira euskal selekzioarekin. Galiziak irabazi du autonomia erkidegoen saria 40 postu eginda, eta Suduperen eta Davilaren euskal selekzioak hirugarren amaitu zuen lehia, 62 posturekin.

Banakako sailkapen orokorrean Joanes Davila seigarren sailkatu zen 40 postu eginda; Carlos Delgado irabazleak baino 11 postu gehiago egin zituen azkoitiarrak, eta domina lortzetik lau postutara gelditu zen. Goi mailako txapelketaren sailkapenean, berriz, laugarren amaitu zuen Davilak. Eguraldi txarrak eta ekaitzak markatutako txapelketa izan zen, eta sailkapenean nabarmen eragin zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide