Gaur, zapatua, Buff Epic Trail proba izan da Vall de Boin (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Borja Zubizarreta azkoitiarrak lehen postua eskuratu du 26 kilometroko kategorian. 08:00etan abiatu da lasterketa, eta guztira, 3.600 metroko desnibela duen lasterketa egin behar izan dute lehiakideek. Lehia gogorraren ostean, azkoitiarrak lasterketaren lehen postua erdietsi du.