Ehunmiliak Ultra Trailaren hamargarren edizioa hasi zen atzo, ostirala, Beasainen, eta ohiko moduan, Azkotitik ere pasatu da proba. Atzo ilunabarrean igaro ziren lasterkariak Gorlatik Elosuara, eta horiek han izan zituzten zain dozenaka herritar animoak emateko. Aurreneko korrikalaria, Jon Aizpuru, 21:00ak pasata ailegatu zen Gorlara, eta pixkanaka joan ziren iristen gainontzekoak ere. Ixaka Oñederra izan zen handik igaro zen aurreneko azkoitiarra, eta segidan iritsi zen Ehunmiliak hiru aldiz irabazi duen Imanol Aleson ere. Korrikalariek Madariagarako bidea hartu zuten Elosuatik.
Guztira, sei azkoitiar ari dira lehiatzen 168 kilometroko proban: Aleson, Oñederra, Aritz Goenaga, Joseba Igoa Merino, Unai Aramendi eta Juan Antonio Sudupe Alberdi.