90 urtekoen bazkaria
Abuztuaren 17rako, Udalaren laguntzarekin, 2019. urtean 90 urte betetzen dituztenentzat omenaldi xume bat antolatu da, urtero bezala. Bertara joateko asmoa duenak izena elkarteko bulegoan eman dezake, uztailaren 16tik abuztuaren 9ra bitartean. Azkoititik autobusa egongo da Loiolako Kiruri jatetxera joateko. Bazkariaren prezio orokorra 35 euro izango da, eta 9 urte baino gutxiago dituztenentzat, berriz, 13 euro.
Egun-pasa, Aittolara
Abuztuaren 22an Aittolara irteera egingo dute herriko erretiratuek Plaza Ondok antolatuta, azken urteetan bezala. Egun horretan herriko plazan elkartuko dira, 10:30ean, eta itzulera 20:30ean izango da. Tartean, hamarretakoa egingo dute Getariako Askizu auzoan, eta ondoren, guztiek batera Aittolan bazkalduko dute. Irteeraren prezioa 26 euro izango da elkarteko bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat, berriz, 29 euro. Txartelak uztailaren 16tik aurrera egongo dira salgai, Plaza Ondon.
Urteko kuota
Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko urteko kuota (7 euro) bankutik kobratu ez zaienek elkarteko bulegotik pasatu beharko dute kuota ordaintzeko, betiko ordu eta egunetan.