Zein da 'burutik beherakue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'xittela' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'burutik beherakue' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Burutik beherakue' hitzaren esanahia da katarroa, baina musuko eta buruko karga duzunean.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «Hori da burutik beherakue harrapau dezuna, e?».

Euskara batuan: «Hori da katarroa harrapatu duzuna, ezta?».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide