Gaur, asteazkena, hasi dute Reala B taldeko kideek denboraldi-aurrea, baita Aritz Aranbarri jokalari azkoitiarrak ere. Xabi Alonso entrenatzaile tolosarraren aginduetara egin dute sasoi berriko lehen lan saioa, Zubietan. Iaz, Reala C taldeko fitxa izan zuen Aranbarrik, baina azkoitiarrak hamazazpi neurketa jokatu zituen Realaren bigarren taldearekin, eta bi gol ere egin zituen. Datorren denboralditik aurrera, Reala B taldeko kidea izango da Aritz Aranbarri.