Espainiako txapelketan parte hartuko dute Joanes Davila eta Jokin Sudupe arrantzaleek

Maxixatzen.eus

Davila eta Sudupe, duela bi urte.

Joanes Davila Elorza eta Jokin Sudupe Umerez Orion Elkarteko arrantzaleek euskal selekzioarekin parte hartuko dute XXIII. Euli Salmonido Gazteen Espainiako txapelketan.

Bihar, osteguna, hasi eta igandera bitartean jokatuko dute Espainiako txapelketa, Arlanzon ibaian (Burgos, Espainia). Euskal selekzioarekin arituko diren lau partaideetako hiru dira Orion elkarteko kideak. Davila eta Sudupe azkoitiarrez gain, Jakes del Pozo Loinaz azpeitiarra ere euskal selekzioarekin arituko da.

Espainiako txapelketa Arlanzon ibaiko bi zatitan egingo dute. Lehena, Burgos hiriburuko zati batean, eta bigarrena, San Medel herriko ibai zati batean. Bi orduko lau arrantza saio egingo dituzte, baina beste arrantzaleen kontrolatzaile lanak ere egin beharko dituzte. Lehiaketan kontutan hartzen da arrantzatutako arrain kopurua eta horien luzera. Neurtu ostean ibaira itzultzen dituzte amuarrainak. Txapelketaren irabazleak 2020ko Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide