Intza Lizarazuk Añares ISB taldeko kapitaina izaten jarraituko du

Maxixatzen.eus

Intza Lizarazu jokalari azkoitiarra. (Argazkia: ISB)

Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarra Añares ISB taldeko kapitaina izango da datorren denboraldian.

Iraurgi Saski Baloia taldeak gaur, asteartea, jakinarazi du Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarra Añares Rioja ISB taldeko kapitaina izango dela datorren denboraldian ere. Aurtengo Liga Erregularrean 23 neurketa jokatu ditu Lizarazuk, eta batez beste 21 minutu baino gehiago jokatu ditu azkoitiarrak, 5,9 puntu egin ditu eta 5 puntuko balorazioa egin du. Igoera faseko hiru neurketetan, berriz, datu hobeak egin ditu azkoitiarrak. Batez beste 19 minutu pasatxo jokatu ditu, zazpi puntu egin ditu eta 6 puntuko balorazioa egin du. 2014-15ean Emakumezkoen Ligako lehen mailan jokatu zuen Iraurgik, eta harrezkero Emakumezkoen Ligako bigarren mailan da Iraurgi. Azken denboraldian ere lehen mailara igotzeko igoera fasea jokatu zuen Iraurgik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide