Hamahiru azkoitiarrek parte hartuko dute Ehunmiliak (168 km), G2H (88km) eta Marimurumendi (42km) mendi lasterketetan. Ia, 23 azkoitiar izan ziren Beasaingo irteera lerroan, aurtengo edizioan baino hamar gehiago. Halere, ez zuten proba amaitzerik lortu, antolakuntzak Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak bertan behera utzi baitzituen ekaitzagatik. Azkoititik igarota, Azpeitiko Azoka Plazan neutralizatu zituzten aipatu bi probak «parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko».
Ostiralean hasiko dira X. Ehunmiliak eta G2H probak, eta igandean, Marimurumendi. Azkoititik ere pasatuko da Ehunmiliak proba. Gorlatik Elosura iritsiko dira parte hartzaileak, eta handik Madariagara joango dira. Lasterketaren 43. kilometroaren inguruan igaroko dira mendi lasterkariak Madariagatik, antolakuntzaren aurreikuspenen arabera, 22:30etik 03:00etara bitartean.
Hona hemen parte hartzaile azkoitiarren zerrenda:
Ehunmiliak (168 km)
Imanol Aleson Orbegozo
Aritz Goenaga
Joseba Igoa Merino
Ixaka Oñederra Iñurritegi
Unai Aramendi
Juan Antonio Sudupe Alberdi
G2H (88 km)
Ander Puertas Arrizabalaga
Xabier Uzin Garmendia
Juan Antonio Valle Horrillo
Koldo Aranguren
Juanjo Torroteras Garcia
Estebe Orbea Zubiaurre
Marimurumendi (42 km)
Ana Carcamo Garmendia