Ongizate eta Kirol zinegotzien eskutik, Janire Igoa eta Angel Martin, jaso zituzten garaikurrak irabazleek. Lehenengo saria Gasteizek jaso zuen, bigarrena Azkoitiak, eta hirugarrena, Eibarrek. Banakakoetan, bateatzaile onenaren saria Yasir Alik eskuratu zuen eta jaurtitzaile onenarena, Amir Hamzak. 50 jokalaritik gora erakarri ditu txapelketak aurtengoan. Taldeak herrika osatuta parte hartu dute: Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia.