Irunen, atzo eta gaur, jokatzen ari diren Infantil, Junior eta Absolutuen Udako Gipuzkoako Txapelketan lortu du marka laukote azkoitiarrak. Euskal Herriko txapela jantzi zuten 4×100 libre proban Eritz Etxaniz, Urko Artola, Joanes Txurruka eta Enaitz Osa Zubiaurre Elkarteko igerilariek.
Joan den astean, ordea, Espainiako gutxieneko denboratik hamaika ehunenekotara gelditu ziren. Gaur, igandea, lortu dute euren marka ontzea. Hiru minutu 42 segundo eta 58 ehuneneko denbora egin du laukoteak. Hiru minutu, 42 segundo eta 76 ehuneneko denbora zen gutxienekoa. Hona hemen proba bideoan:
Maite Portalo ere bai
Maite Portalok ere Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu du Irunen jokatutako 50 metroko libre proban. Portalok 28 segundo eta zortzi ehuneneko denbora ezarri du. Uztailaren amaieran jokatuko da Espainiako txapelketa Bartzelonan (Katalunia), eta bertan izango dira bost igerilari azkoitiarrak.