Getxoko III. Akuatloi proba irabazi du Iñaki Loinaz ANB taldeko atleta azkoitiarrak, eta ondorioz, Euskadiko txapeldun berria da. Proban igeri eta korrika egin behar izan dute parte hartzaileek, Getxoko Areetako hondartzan eta kaian.
Hasteko lasterketa herrikoia egin dute, eta ondoren, 10:30ean, hasi da federatuen proba. Guztira 100 lasterkari inguruk parte hartu dute. Euskadiko Txapelketari zegokion lasterketa izan da; kilometro bat igerian eta beste bost kilometro korrika egin behar izan dituzte parte hartzaileek. Gizonezkoetan, Loinaz izan da azkarrena, 30 minutu eta 34 segundoko denbora eginda.