Zein da 'xittela' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'atesaie' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'xittela' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Xittela' hitzaren esanahia da petrala izatea edota erraz haserretzen den pertsona izatea.

 

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «Irakasle xittela tokau zaku aurten».

Euskara batuan: «Irakasle petrala tokatu zaigu aurten»

 

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide