Hogei bikotek parte hartuko dute presoen aldeko pala txapelketan

Maxixatzen.eus

Goiko Losa pilotalekua.

Datorren astelehenean, uztailak 8, hasiko da txapelketa Goiko Losan.

Hainbat urtetako geldialdiaren ostean, berriz antolatu dute Zakela eta Dean tabernek Azkoitiko presoen aldeko pala txapelketa. Datorren astelehenean, uztailak 8 hasiko da, Goiko Losa pilotalekuan. Guztira hogei bikote lehiatuko dira uztailaren 26ra bitartean. Partidak astelehenetik ostegunera jokatuko dituzte. 18:30ean, 19:30ean, 21:30ean eta 22:30ean izango dira partidak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide