Gaur hasita, asteburu guztiak kriket partidak ikusteko aukera izango da Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan. Gaur, zapatua, goizean abiatu dute txapelketa. Arratsaldean ere jokatuko dituzte partidak, baina azken faseko neurketak bihar, igandea jokatuko dituzte. Finalerdiak eta finala igande arratsaldean jokatuko dituzte. Lehen hiru taldeak saritzeaz gain, jotzaile eta jaurtitzaile onenak ere sarituko dituzte aurtengo txapelketan.
Zazpi laguneko zortzi talde osatu dituzte denera herrien arabera: Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia bi talderekin. Antolatzaileen esanetan, Elgoibarko eta Madrilgo taldeek ere «egin dute parte hartzeko saiakera eta nahi zuten etorri, baina denbora arazoak tarteko», ez dira Azkoitian izango. Pakistandarren komunitatea parte hartzen ari da txapelketan, Pakistanen gehien praktikatzen den kirola baita kriketa, belar hockeyarekin batera.