Beste astelehen batez elkartu dira pentsiodunak

Maxixatzen.eus

Astelehenero bezala, gaur ere herriko dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, «pentsio duinak» eskatzeko.

«Pentsio duinen alde» zioen karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin die, astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide