Igor Zubeldia futbol jokalari azkoitiarra Europako txapelduna da. Atzo Udineko (Italia) Friuli estadioan jokatu zuen finala Espainiako selekzioak Alemaniaren aurka, eta bi eta bat irabazi zuten. Jokalari azkoitiarrak hamaikakoan hasi zuen txapelketa, baina ondoren minutu gutxi izan ditu. Ez zuen finalean parte hartzerik izan.