Bazkaria giro jatorrean egin zuten 'gorrixek', eta ondoren ohiko sari banaketa egin zuten. Urtean zehar gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu den talde bakoitzeko jokalaria saritu zituen klubak. Omenaldiak ere izan ziren. Beñat Landa, Aitor Zulaika eta Xuban Badiola jokalariek taldea uzten dutela eta, bere taldekideek eta klubak omenaldia egin eta opariak banatu zizkieten, gurasoen ezustekoarekin batera. Bideoa ere eskaini zieten hitz dotorez lagunduta. Andoni Elduaien komunikazio arduradunak ere agur esan zuen atzokoan eta hari ere bideoa eta opariak jaso zituen.