Joseba Diaz, zazpigarren Chamonix-Mont Blanc kilometro bertikalean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 30a, 13:55

Joseba Diaz mendi lasterkaria.

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak maila ona erakutsi du Chamonix-Mont Blanc kilometro bertikalean. Nazioarteko mailako lasterkari ezagunekin batera amaitu du proba, podium postuetatik minutu eta hamar segundora.

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak zazpigarren amaitu zuen Chamonix-Mont Blanc kilometro bertikala, podiumetik minutu eta hamar segundora. Munduko bertikalik ospetsuenetarikoa da Mont Blanc, eta nazioarte mailako lasterkariek parte hartu zuten. 38 minutu eta 59 segundoan amaitu zuen proba.

Ostiral arratsaldean, Chamonixeko plazatik abiatu zen Diaz, Planprazeko lepora. 3,8 kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten, 1000 metroko ibilbide positiboarekin. 550 korrikalarik parte hartu zuten lehian, eta Salomon taldeko Jacob Adkin eskoziarrak irabazi zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide