Moto bat errepidetik atera da Txerloia auzoan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 13:40

Moto bat errepidetik atera da GI-631 errepideko 18. kilometroan, Txiki Golf jatetxearen inguruan, Zumarragarako norazkoan. Gizonezko moto gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Ezbeharra izan den lekuan auto ilarak sortu badira ere, trafikoa arina da, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide