Azkoitiko erretiratuek Zugarramurdi eta Bera Nafarroako herriak bisitatzeko aukera izango dute uztailaren 17an, asteazkena. 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren alboko geltoki paretik abiatuko dira autobusez. Zugarramurdira joango dira lehenik eta hamarretakoa egingo dute han. Zugarramurdiko haitzuloak ere bisitatuko dituzte. Bazkaria, berriz, Beran egingo dute. Itzulera 20:30ak aldera izango dela jakinarazi dute.
Urdaiazpikoa, entsalada eta krepea jango dituzte lehenik, eta ondoren, entrekota edo legatza aukeratu beharko dute. Postrean, berriz, sagar tarta jango dute. Irteeran izena eman nahi dutenek uztailaren 2tik, asteartea, uztailaren 12ra arteko epea izango dute. Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bazkideek 37 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, 39 euro. Prezioaren barruan Zugarramurdiko haitzuloak bisitatzeko sarrera sartzen da.