Zein da 'atesaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

'Atesaie'.

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'kumie' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'atesaie' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Atesaie hitzaren esanahia sailak isteko atea edo mendiko hesietako pasoa da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Azkenak atesaie itxi!».

Batuan: «Azkenak ate-sarea itxi!».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide