Sexu askapenaren alde hainbat lagun elkartu dira plazan

Maxixatzen.eus

Hainbat lagun elkartu dira kontzentrazioan.

Gaur, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira hainbat lagun Azkoitian. Horretarako, elkarretaratzea, afaria, mahai ingurua eta kontzertuak antolatu ditu Azkoitian sortu berri den LGTBI plataformak. Arratsaldeko elkarretaratzean hainbat lagun elkartu dira.

Kontzentrazioaren ondoren, 20:30ean, afaria eta mahai ingurua egingo dituzte Goiko Losan. Eta 22:00etatik aurrera, berriz, Amaia Matxinearen kontzertua izango da pilotalekuan bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide