San Joan bezperako festari hasiera emateko, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia eskaini dute. Horren ondoren, beste hainbat kanta ere jo dituzte.
Sua baretu denean, berriz, Sahatsa dantza taldeak bete du plaza. San Joan zortzikoa, Agurra eta fandango bat dantzatu dituzte. Bukatzeko, Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Zatoz dantzara, Balda Plazara erromeria izan da, Aitor Sorazuren gidaritzapean.