Azkoitiak lehen aldiz irabazi du Herriarteko Gomazko Pala Txapelketa, Tolosari 2 eta 1 irabazita. Ohiko moduan, hiru modalitatetara jokatu dute finala: lehenik buruz-buru, ondoren, binaka, eta azkenik, zazpi koadroren barruan banaka. Lehen partidan 4 eta 20 galdu du Markos Azpirozek. Binaka, 20 eta 12 irabazi dute Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik eta Iker Epeldek 20 eta 13 irabazi du.
Guztira Gipuzkoako hamasei udalerrik parte hartu dute txapelketan, eta Azkoitiak zazpi partida jokatu eta lau herri atzean utzi ditu; horietatik azkena gaur, Tolosa, hain zuzen. Finala irabazita, lau azkoitiar palistek lehen aldiz jantzi dute herriarteko txapela. Azkoitiak Herriarteko Gomazko Pala Txapelketaren bi edizioetan parte hartu du, eta aurten lehen aldiz iritsi da finalera. Iaz Donostiak irabazi zuen finala, Azpeitiaren aurka. Aurrerantzean, Azkoitia izango da txapeldun berria.
Donostiako Altza auzoko frontoian jendetza bildu da finala bertatik bertara ikusteko, eta giro ederra izan da.