Zein da 'kumie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Kuma edo kumie.

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'azkarrixe' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'kumie' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kuma edo kumie hitzaren esanahia sehaska da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Kuman dauket umie».

Batuan: «Sehaskan dut umea».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide