HHtik DBH1era arte egungo gizarte sozialeko aldarrikapenekin lotura duten abestiak abestu eta dantzatu zituzten, guraso elkarteko talde batek lagunduta. 'Naizena, garena, Floreagarena' izan zen jaialdiaren izenburua. Pilotalekuaren kanpoko aldetik mailaz-maila kalejiran sartu ziren ikasleak, pilotaleku barrura. Bideotxo bat ere eman zuten down sindromea dutenen aldeko kontzientzia sortu asmoz. Ikasle guztiak pilotakekuan, lurretik eskaini zuten koreografia bat. Marea Urdinak, gainera, 'Marea Urdina naiz' ziurtagiria eman zion Floreaga Ikastetxeari inklusibitatearen alde egin duen lanagatik. Egitasmoaren abestiarekin, gainera, dantza egin zuen LHko ikasle talde batek. Bestelako gaiak ere izan ziren, besteak beste, euskara, berdintasuna, natura eta minbiziaren aldeko aldarrikapenak egin zituzten dantzatuz.