Azkoitiko erretiratuek Kantabriako kostaldea bisitatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 20a, 15:05

Azkoitiko erretiratuek Kantabria (Espainia) bisitatu zituzten atzo, asteazkena. Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak antolatu zuen irteera.

105 lagunek egin zuten atzo irteera Kantabriara, eta hainbat herri bisitatu zituzten. Laredon bazkaldu ondoren, Arenillas eta Islares zapaldu zituzten arratsaldean. Euskal Herrira bueltan, berriz, Amorebietan egin zuten geldialdia. Azkoitira 20:30 inguruan iritsi ziren erretiratu azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide