Dantzaldi bizia eskaini dute Born to Dance eskolako kideek

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 21a, 21:00

Jenny Calero irakasle den Born to Dance areto dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskaini du gaur, ostirala, Baztartxon.

Aretoa goraino bete da aurtengo jaialdian ere, eta hainbat estilotako dantzak eskaini dituzte. Indartsu dantzatu dute Baztartxo Antzokiko agertokian, eta dantza taldearen izenak dioen bezala dantzarako jaioak direla gogotik erakutsi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide