Dotore agurtu dute ikasturtea Zubiberri gimnastika erritmikoko ikasleek

Maxixatzen.eus

Zubiberri gimnastika erritmikoko ikasleek ikasturte amaierako erakustaldia egin dute gaur arratsaldean, Elkargunean.

18:30ean hasi da jaialdia, eta mota guztietako lanak aurkeztu dituzte taldeka zein banaka. Maila ezin hobea erakutsi dute denek ala denek. Amaieran, gainera, taldeko kideek prestatuta zuten sorpresazko omenaldia egin diete klubeko ordezkariei eta laguntzaileei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide