XXX. Gala Erakusketa egin du Anaitasuna Kanku Karate Eskolak

Maxixatzen.eus

Anaitasuna Kanku Karate Eskolak bere 30. urteurren jaialdia egin du gaur, asteartea, Elkargunean. Dozenaka neska mutilek euren trebeziak erakutsi dituzte aurten ikasitakoarekin eta garatutakoarekin batera.

Ikasturte amaierako gala erakusketa egin du Anaitasuna Kanku Karate Eskolak gaur, asteartea, Elkargunean. Ordubete inguruko jaialdia eskaini dute kantxa nagusian, eta amaieran elkarteko Juan Murillori eta Rita Juaristiri eskolan egindako lana aitortu diete ikasleek. Emozio handiko uneak bizi izan dituzte bi protagonistek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide