Bizkargi eskolako ikasleen trikiti entzunaldia asteazkenean, Elkargunean

Maxixatzen.eus

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako trikiti eta pandero ikasleen emanaldia izango da asteazken honetan, ekainak 19, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, trikiti eta panderoko ikasleen entzunaldia izango da asteazken honetan. Emanaldia 18:30ean hasiko da. Guztira hamazazpi pieza joko dituzte trikiti ikasleek oholtzan, eta zenbait piezatan pandero jotzaileek ere parte hartuko dute. Hona hemen egitaraua:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide