Azkoitia BHI ikastetxeko 50 ikasle azkoitiar aurkeztu dira lehengo Selektibitatea ordezkatzen duen USE deritzon probara, eta aurkeztutako ikasle guztiek lortu dute froga gainditzea. Halaber, ikastetxeko zazpi ikasle ohi ere aurkeztu ziren, aurrez lortutako nota hobetzera; horiek ere gainditu dute azterketa.
Ikastetxeko ikasle batek, gainera, Gipuzkoako notarik onenetakoa lortu du, 14 puntutatik 13,452 lotuta. USEko azterketak gaindituta, hainbat gradutara zuzenean sar daitezke, baina beste batzuetarako nota hartuko zaie aintzat. Ikastetxeak ikasle guztiak «zoriondu» ditu.