Zein da 'azkarrixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

'Azkarrixe' edo legamia.

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'maatile' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'azkarrixe' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Azkarri edo azkarrixe hitzaren esanahia legamia da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Zenbat azkarri botatzeixozue ogixe eitteko masiei?».

Batuan: «Zenbat legamia botatzen diozue ogia egiteko masari?».

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide