Pentsiodunak plazara atera dira aldarri egitera, beste behin

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 10a, 12:10

Pentsiodunak plazan.

Pentsio duinen alde lelopean dozenaka lagun bildu dira gaur, astelehena, plazan.

Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak plazako eskaileretan bildu dira, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek egin dute gaur ere bat, asteleheneroko elkarretaratzearekin, «pentsio duinen alde» karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide