Azkoitiak bat eta bi irabazi zuen atzo, osteguna, gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren joaneko finalerdia, Hernanin. Iker Epeldek 13 eta 20 irabazi zuen buruz buru kantxa osoan. Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik 5 eta 20 irabazi zuten binaka. Markos Azpirozek, berriz, 20 eta 10 galdu zuen zazpi koadroren barruan.
Hernanin lortutako emaitzarekin gertuago dute palista azkoitiarrek herriarteko finala. Datorren asteburuan jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan finalerdiaren itzulerako partidak. Partida bat irabazita asko eginda izango dute azkoitiarrek, tantoetan Azkoitiak 50 eta Hernanik 38 baititu eginda. Koadroaren beste aldean Usurbil eta Tolosa herriek jokatuko dute beste finalerdia. Kanporaketa horretako irabazlearen aurka jokatu beharko du Azkoitiak finalerako urratsa ematen badu.