Zein da 'maatille' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 7a, 16:00

Maatile edo heldulekua.

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'apitte' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'maatille' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Maatile hitzaren esanahia eskulekua edo heldulekua izatea da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Garai batin Azkoittiko udaletxin ate danak urrezko maatillie omen tzaukeben».

Batuan: «Garai batean Azkoitiko Udalean ate guztiek urrezko heldulekua omen zuten».

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide