Azkoitian EAJk lortu zuen boto gehien M26an, baina 2015-2019 agintaldian izan zuen gehiengo osoa galdu du alderdi jeltzaleak. Halere, Javier Zubizarreta EAJren zerrendaburua izendatu dute alkate beste behin, bere aldeko zortzi botori esker.
Beraz, EAJk izango du datozen lau urteetan Udal gobernuaren ardura, eta Javier Zubizarreta izango da Azkoitiko alkate berria datorren agintaldian. Gaur goizeko bilkuran bozketa egin ondoren, aginte makila eskuetan hartu du berriro Javier Zubizarreta alkate jeltzaleak.
Alkatea aukeratzeko bozketa paper bidez egin dute, eta honela geratu dira emaitzak: Javier Zubizarretak zortzi bozka lortu ditu, Ainara Goenagak zazpi. PSE-EEk zuriz bozkatu du eta Azkoitia Baik abstentzioa.
Alkateak adierazi du, behin aginte makila eskuetan izanda, «errespetuz eta umiltasunez» lanean jarraitzeko prest dagoela: