Azkoitiko baserritarrak omenduko ditu Azkoitiko Andra Mari Zeruratze parrokiako taldeak. Lurrarekin lotura duten hainbat ekimen antolatu ditu ekainaren 12rako, asteazkena, Elkargunean. 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Nerea Arrizabalagak. 'Natu zainduz bizi' izenburupean, gaur egungo aldaketa klimatikoaren aurrean zer egin daitekeen azalduko du, eta ezbaian jarriko dute mugarik gabeko kontsumoa. Aurrez, gainera, gaiari lotutako dokumental labur bat eskainiko dute.
Ondoren, afaria egingo dute, eta afalostean eskertza-omenaldia egingo diete Azkoitiko baserritarrei. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Ñam Ñam gozoki dendan, Orbela tabernan, Arambarri drogerian eta parrokiko sakristian. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.