Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek parte hartu dute; guztira, 900 ume inguruk egin dute lasterketa Plazaberri eta Ibaiondo inguruetan.
Lasterketa amaitutakoan sari banaketari ekin diote, eta LH 5etik DBH 2ra arteko ikasleentzat izan dira sariak, zehazki, lehen hiru neska-mutilentzat. Sari banaketan, ordea, opariak ere zozkatu dituzte lasterkari guztien artean. Horrez gain, parte hartzaile guztiek domina jaso dute.