Azkoitiak Azpeitiaren aurka jokatuko du herriarteko finalerdia

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 8a, 11:59

Oteiza pilota elkarteko pilotariak.

Eskuzko pilotari azkoitiarrak 1 eta 2ko abantailarekin iritsi ziren atzo, ostirala, Gurea pilotalekuan Altzoren aurka jokatu beharreko itzulerako partidetara, eta, azkenean, finalerdietara sailkatzea lortu dute atzo 3 eta 0 irabazita. 

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren eskuzko itzulerako partidak jokatu zituen Azkoitiak atzo, eta kadete, senior eta gazte mailan nagusitu zen. 

Mikel Aranbarrik eta Ioritz Astigarragak 22 eta 19 irabazi zuten kadete mailako partidak. Gazte mailan, berriz, 22 eta 17 irabazi zuten Iñaki Azkoitiak eta Jagoba Urangak. Eta senior mailako Alex Juaristi-Jon Juaristi bikoteak 22 eta 06 irabazi zuen. Hiru partidak irabazita, finalerdietan da Azkoitia.

Datorren ostiralean, ekainak 15, jokatuko dituzte finalerdietako lehen partidak Gurean. Azpeitiarren aurka aritu beharko dute azkoitiarrek. Iaz ere finalerdietara iritsi zen Azkoitia, baina Ataunen aurka galduta, ez zen finalera sailkatu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide