Hainbat kanta ezagun abestuz alaitu dute herria Floreaga Ikastetxeko kideek

Maxixatzen.eus 2019ko maiatzaren 30a

Euskal Kultur Jardunaldien baitan, Floreaga ikastetxeko ikasleak, gurasoak eta gainerako herritarrak gogotsu atera dira kalera, eguraldia lagun, kantu jira egiteko.

Plazaberritik abiatu dira, eta hainbat euskal kanta abestu dituzte guztiek batera, gitarrak lagunduta. Tartean, irrintzi bat baino gehiago ere entzun da. Kale Nagusiko hainbat gunetan egin dituzte geldialdiak kantariek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide