Jakoba Errekondok hitzaldia emango du ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 30a, 10:00

Jakoba Errekondo. (Argazkia: Goiena.eus)

Ostiralean, maiatzak 31, hitzaldia emango du Jakoba Errekondok Elkargunean, 19:00etan.

Sustraiak Bizirik Kultur Elkarteak antolatutako baratze jardunaldietako azken hizlaria da Jakoba Errekondo. Ostiralean emango du hitzaldia agronomista eta paisajista usurbildarrak. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola, Argia aldizkarian, Euskadi Irratiako 'Landaberri' saioan, eta www.bizibaratzea.eus webgunean. Elhuyar Zientzia Aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da. Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide