Maiatzaren 26an lortutako emaitzekin eta izandako boto igoerarekin «oso pozik» agertu da alderdi sozialistako zerrendaburua. Eskuratutako babes hori enplegua, gizarte politikak eta garapen ekonomikoa bultzatzeko erabiliko dutela azaldu du, eta Azkoitia eta azkoitiarrak euren «politikaren erdigunean jartzen jarraituko» dutela ere gaineratu du.